SAN PEDRO

Doneztebeko bestak ekainaren 29an ospatzen dira, San Pedroetan . Donezteben besten bezperan txupinazoa ospatzen dute. San Pedro eguneko meza nagusia bukatzean, Mendi abesbatzak José Antonio Irigoyen eta Iñaki Diéguez Gutiérrezek konposaturiko Gora Doneztebe! ereserkia abesten du.

Gora Doneztebe!

Horren ondoren, eliza atarian biltzen dira herritarrak banderaren dantza eta Trapatan dantza ikusteko. Trapatan izena, gizonek, dantza honetako protagonista nagusiek, markatzen dituzten pausoen onomatopeia bat da, Donezteben bakarrik dantzatzen den ‘dantza luzea’ edo ‘soka dantza’ bat da. Urtetan galdutako ohitura berreskuratu zen 1997an.

BANDERAREN DANTZA
TRAPATAN
SOKA DANTZA

Egun hauetan herriko jai gogoak animatzeko, herrian zehar erraldoiak, buruhandiak, gaiteroak eta txaranga izaten dira. Gainera, herritarren artean luntxak eta bazkariak ere eginten dira.

Bertzalde, dantza ikuskizunak izaten dira Bear Zana frontoian, baita hauerrentzako jokuak , puzgarriak, berbenak eta merkatuko plazan barrakak izaten dira. Gainera, kontzertu aunitz izaten dira Santa Luzia plazan .

Hortaz aparte, mus txapelketak, herri kirolak eta Motorshow slaloma izaten dira.

I. MOTORSHOW - SLALOM DONEZTEBE / BMW SHOW - YouTube
Motorshow slaloma

Azkeneko egunean, herri bazakaria Intzakardin izaten da (kaldereteak) eta bukatzerakoan erreka igoera egiten da.

Doneztebeko bestak iruditan - Malerreka - Erran.eus

DONEZTEBEKO ERRALDOIAK/ BURU- HANDIAK